Kristian Prieto: "EHan, umeek, jasaten dabezan sexu-abusuen oso kasu gitxi salatzen dira"

Save The Children GKE-ko ordezkariaren berbetan sexu abusuak jasaten dabilzan adin txikikoek inpernua pairatzen dabe. Honegaz amaitzeko "Isiltasuna apurtzen dot" kanpainea jarri dabe martxan. Prietoren berbetan sexu abusuak kirol eremuan, familian edota eleizan emoten dira. Bestalde Indonesiaz be berba egin dogu; Indonesian jasan daben lurrikarak eta tsunamiak ehundaka ume familia barik laga dauz, euren eskola asko birrinduta dagoz... GKE-ek euskal herritarrei ekarpen ekonomikoak egiteko eskatu deutsie. Save The Children -eko ordezkaria dan Kristian Prietok eurak Indonesian emoten dabilzan laguntza humanitarioa zelakoa dan azaldu deusku.   

Osorik irakurri