Lehen garaipenaren bila Urbietan

Bizkaia Lehian saioa hasi dogu beste aldi bati ekiteko (Eguenero, 14.30ean). Bizkaialde fundazinoaren babespean dagozan kluben jarraipena egiten dogu. Gernika Rugbi Taldea bakarrik geratu da Ohorezko Mailan. Ea Getxok laster igoten dauen. Gernikarrek Bartzelonaren aurka jokatu behar dabe domekan, 12.00etan, Urbietan. Iker Olaeta jokalariak adierazi deuskunez, irabazi beharra daukie, 3 partidu galdu eta gero. Eskubaloian, Zuazok Rocasa handia hartuko dau zapatuan, Lasesarren. Maddi Allaa atezainak esan deusku defensa ona egitea izango dala kontua. Hockey Linean, Metropolitanok Valladolid izango dau aurkari ligea hasteko. Iñigo Postigo jokalaria itxaropentsu dago datorren denporaldi honetarako.

Osorik irakurri