Ilusinoz gainezka

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urr. 10a, 00:00

Bilbao Athleticek ondo hasi dau denporaldia aurten. Azken partidu bietan, irabazi ezinik ibili arren, bigarren dago sailkapenean. Hodei Oleaga atezainak titular izateko aukerea dauka, eta ilusinoz gainezka dago. Igaz Unai Simonen ordezko egon zan partidurik gehienetan. Orain, Simon lehen taldean dago, eta Oleaga, bigarrenean. Realaren aurkako derbia daukie zapatuan (16.00), Zubietan. Partidu gatxa izango dala dino. Leioak be ondo hasi dau denporaldia. Azken partidua Amorebietari irabazi deutso Urritxen. Erik Polanco erdilariagaz egin dogu berba. Hirugarren mailan, Somorrostro aldera jo dogu. Setaoren eta Portugaleteren ostean dago sailkapenean, hirugarren lekuan. Xabi Cortezon aurrelaria pozik topau dogu. 

Osorik irakurri