Hasiera gogorra, baina ona

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko urr. 18a, 00:00

Lointek Gernika Bizkaiaren denporaldi hasierea oso gogorra izan da, eta izango da. Partidu asko, denpora laburrean. Baina Mario Lopezen taldea indartsu hasi da. Eurocup-en aurrera egin dau, eta ligan irabazi egin ditu lehen partidu biak. Kevin Huber prestatzaile fisikoagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan (Eguena, 14.30). Garazi Murua (Athletic), Isa Blanco (Bilbo FS), Jon Lopez (Waterpolo Leioa) eta Jon Garro (Bizkaialde) izan dira beste konbidaduak. Garrok Emakumeen Itsas Milian parte hartzeko deia egin dau Bizkaialde Fundazinotik. Domekara arte emon leiteke izena.

Osorik irakurri