Alberto Vazquez: "35 urte daroadaz La Navalen beharrean, honek soluzino politikoa behar dau"

Gaur goizean Sestaoko ontziolan Alberto Vazquezegaz egon gara, 50 urte bete dauz eta La Navalen bere lanpostua une honetan airean dago. Lantegiaren pribatizazinoa erabagi poltiko bat izan zala eta beraz soluzinoak politikoa izan behar dauela esan deusku. La Navalen itxierak Ezkerraldeko enpresa txiki eta ertainetan eragin leiken kaltea oso handia izan ahal dala adierazo dau. Van Ord konpainiari buruz, administrazinoen erabagiei buruz eta etorkizunari buruz berba egin dogu Albertogaz. 

Osorik irakurri