Etxebakoen errealitatea ezagutzeko aukerea Bilbon

Bizitegi alkarteak antolatuta, hirugarrenez egingo da Homeless Film Festival Bilbon. Urriaren 24an eta 25ean, antzerkilanak eta film laburrak ikusgai izango dira Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek be gaiaren gainean egindako ikus-entzunezkoak izango dira.

Arratsaldeko saioetara joatea doakoa da, baina aurrez bizitegiren webgunean izena emon behar da.

Goizeko Izarretan saioan, Estibaliz Cisneros eta Nekane Alvarez-ek jaialdiaren barri emon deuskue. Euskal Herriko Unibertsitateko Miren Gabantxo irakasleak be unibertsitatean gaia zelan lantzen daben kontatu deusku.

 

Osorik irakurri