Musika Bizian jaialdia izango da Galdakaon bostgarrenez barikuan eta zapatuan

Estadurik bako herrialdeen jaialdi bakarra da Galdakaon egiten dabena. Aurten, Palestina, Kornualles eta Kataluniako taldeak izango dira Euskal Herrikoakaz batera. Kataluniako Els Groullers eta Xabi Aburruzaga barikuan eta Kornualleseko Fltas & Sharps, Palestinako 47 Soul eta Esne Beltza zapatuan. 750 metroko karpea jarriko da Iturrondo plazan eta kontzertuak gaueko bederatzietan hasiko dira. Karpan, kalejirak, luthierren azoka, txosnea...etabar izango dira. Galdakaoko Andra Mari dantza taldea da antolatzailea eta gurean izan da Jon Gomez taldekidea Musika Bizian aurkezten.

Osorik irakurri