Oporretan etxea alkartrukatzeak abantaila ugari eskeintzen dauz

“Guest to guest” izeneko webgunearen bitartez munduan zehar bidaiatu ahal dogu etxeak alkartrukatuz edota gure etxea partekatuta.
Sare hau alokairua eskeintzen daben plataformen alternatiba bat izan leiteke. “Guest to Guest” sarean alta emonda dagoan baten etxean gure oporrak pasau geinkez, gero edo bitartean, pertsona horrek bere oporraldia gure etxean pasau leike. Ixone Martinez de la Pera, Busturian bizi da eta holako esperientzia baten hartu dau parte. Ixoneren familiak Toledoko eta Frantziako bizilagun batzukaz bere etxea alkartrukatu dau eta horren onurez berba egin deusku. 

Osorik irakurri