Ehsan Ullah Khan multinazional batzuen aurkako nazinoarteko ekintzailea Bizkaira heldu da

Ehsan Ullah Khanek 71 urte daukaz eta pakistandarra da. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak umeen esklabutzea salatzen dauen nazinoarteko ekintzaile hau ekarri dau Bizkaira. Beren beregi multinazionalek umeen lan baldintzetan eragiten dabezan gehiegikeriak salatzen dauz eta egun honeetan Getxon, Gernika-Lumon, Durangon ta Bilbon berbaldiak emoten arituko da. OOEko Ana Elena Altunak nazinoarteko ekintzaile honen lanari eta mezuari buruz berba egin deusku. 

Osorik irakurri