Gizarteratzea da lehen sektorearen erronketako bat

Maite Peñacoba Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza zuzendaria izan da goizeko kontualdian. Urriko Azken Astelehenean gonbidatu dogu eta Gernikako azokak urte osoan islada izan beharko leukela nabarmendu dau. Bertoko baserritarren produktuak urte osoan zehar kontsumitzea beharrezkoa da.

Lehen sektoreak Bizkaian daukazan erronken ganean be jardun dau. Esplotazinoen errentagarritasuna bilatzeaz aparte, sektorearen estrategikoki daukan garrantzia gizarteratzea be egitekoen artean azpimarratu dau.

Osorik irakurri