Bizkaiko 2019rako aurrekontuak batzar kideakaz eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gaur ta bihar azalduko dabez sail guztietan Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urterako onartu dauen aurrekontuen proposamena. Aurten baino diru gehiago izango da datorren urtean proposamen horren arabera; ehuneko 5,2 gehiago. Guztira, 8.216 milioi euro. Batzar Nagusietako hiru batzarkide izan doguz goizean Bizkaia Irratian. EAJko Ainara Aretxabaleta, EHBilduko Arantza Urkaregi eta Podemos-Ahal Duguko Josean Elgezabal.Aurrekontu proposamen honen gardentasun eza azpimarratu deusku Urkaregik. EH Bilduren zalantzak ulertzen dauz Aretxabaleta jeltzaleak; zalantza horreek argitzeko emongo dabez azalpenak sail ezbardinetan. Elkarrekin Podemoseko Josean Elgezabalen arabera dirua egon badago, baina gero eta gehiago enpresa pribaduei emoteko.

Osorik irakurri