Gartsuki garrasika behartsuen alde

 Elizbarrutiaren zeinua egingo da gaurtik domekara bitartean, munduko behartsuen alde oihu egiteko. "Garrasi egin, gartsu ekin" goiburupean eskolaumeak batuko dira gaur goizeko 9.30etan Doña Caslida parkean. Justiziaren alde oihu egin eta gero Zubiarte zentrora joango dira Campeones pelikulea ikustera. Bihar, zapatuz, Begoñako ikastolan topaketea egingo dabe kristau alkarteetako kideek eta elizaren gizarte erakundeetatik lagundutako pertsonek. Domekan jarduera zehatzak egingo dira alkarte eta pastoral barruti ezbardinetan. 

Osorik irakurri