Jokin Etxaniz: "Final handia ikusiko dogu"

 Jokin Etxanizek inork baino hobeto ezagutzen dauz Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, lau ta erdiko txapelketaren finala jokatuko daben pilotari biak. Aspeko teknikoaren laguntzeagaz aztertu dogu domekan Navarra Arena frontoian jokatuko dan finala. Etxanizek dino, final handia ikusiko dogula lehiakide biak maila onean iritsi diralako finalera. Joseba Ezkurdiak maila bikaina erakutsi dau orain arte jokatu dituen partiduetan eta Altunak gorantz egin dau txapelketak aurrera egin ahala.

Osorik irakurri