Denporaldi hasiera bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko aza. 21a, 00:00

Leioak oso ondo hasi dau denporaldia. Play-offeko tokietan dago 13 jardunaldi jokatu eta gero. Gorka Garai erdilariagaz egin dogu berba Atetik saioan. Mungiarra Athleticen ibili da hontxe arte. Lehen denporaldia dau Leioan, eta oso pozik dago. Talde oso ona aurkitu dauela esan deusku. Xabier Kortezon (Somorrostro) eta Igor Ispizua (Bermeo) izan dira beste konbidadu biak. Bermeok Pablo Turrillas kargutik kendu, eta Toño Vadillo fitxau dau barriro. Azken tokitik urtetea da Itxasganekoen helburua.

Osorik irakurri