Alonsotegin zabortegi bihurtutako bidea datorren astean garbituko dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko aza. 22a, 00:00

Alonsotegi eta Sodupe arteko bide baten alboetan, zabortegi handi bat dago, legez kanpokoa, eta arduradunei garbitzeko eskatu deutse EH Bildutik. Lurzorua Bizkaiko Foru Aldundiaren jaubetzakoa da eta zabortegiaren irudiak sarean dabilz, Mikel Otero EHBilduko legebiltzarkideak zabalduta. Herriko EH Bilduko zinegotziakaz berba egin dau Oterok eta zinegotziek esan deutse orain hilabete egin ebela salaketea eta ez dabela erantzunik jaso. Gueñesko alkateak Imanol Zuloagak azaldu deusku bide hori, Javier Fernandez enpresariak inguruan eregi nahi izan ebazan eraikinetarako zabaldu zala baina ustelkeria leporatuta Fernandezen proiektua bertan behera geratu zala. BFAtik esan dabe datorren astean bidea goitik behera garbituko dabela.  

Osorik irakurri