Garbiñe Biurrun: "Indarkeria matxisteari jagokonean epaile batzuk ez dabe genero ikuspegiagaz epaitzen"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko aza. 24a, 20:00

Epaileek EAEn ezarritako urruntze aginduak 3.023 izan dira. Bizkaian horreetariko 1.410 hain zuzen be. Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileagaz gai honen analisia egin dogu. Ertzaintzak gaur egun 4.565 biktimari zelanbaiteko babesa bat emoten deutse. Biktimen artean, 732k, bortxa telefonoa daukie eta 66 biktimak bizkarzaina. Bestalde erasotzaileak kontroletako, erasotzaileei jarten jakezan 30 pultsera baino ez dagoz aktibeta. Horreetatik 24 Bizkaian. Garbiñe Biurrunen arabera epaile askok epaitzerako orduan erabilten ez daben genero ikuspegia erabili beharko leukie. Begoña Erraztik, Beñat Zarrabeitiak eta Itziar Irazabalek, "Lau Haizetara" saioko gure tertulia kideek be parte hartu dabe epaileagaz izandako alkarrizketa honetan. 

Osorik irakurri