Desagertutako "Verdes" liburu denda historikoa omendu dabe Bilbon

Bilboko Udalak omenaldia egin deutso "Verdes" liburu denda desagertuari euskerearen nazinoarteko egunaren bezperetan. Omenaldi honen bidez, udalak euskerearen alde egindako lana eskertu egin gura izan deutse. Omendutakoak liburu denda mitiko horren sortzaileak eta langileak izan dira. Gogoratu, 1906an sortu ebala Emerito Verdes jaunak. 1973an, Ana Zuluagak eta Javier Escuderok, liburu-dendako langileek hartu eben. Joseba Sarrionandiak "Verdes"-ekoei gutun bat bidali deutse eta Txus Perdigero "Verdes" liburu dendako langilea izandakoa euki dogu guk gure mikrofonoetan.

Osorik irakurri