ERABAKI plataformak 3 mila sinadura baino gehiago aurkeztu dauz Durangon herri kontsultea egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko aza. 30a, 10:00

Durangon trena lurperatu ebenetik hainbat urte pasau dira baina lurrazalean antxinako trenbideen ondoan lotu diran lurzoru eta terrenu askok erabili barik jarraitzen dabe. Hesiakaz inguratuta hain zuzen. Lur eremu oso handiak dira eta Durangoko zonalde hori goitik behera aldatuko leuken proiektua aurkeztu dau udal gobernuak. Herritar batzuk dinoe erabagi garrantzitsu horretan herritar guztiek parte hartu beharko leukiela eta herri kontsulta bat egitea gura dabe. Galdeketa hori egiteko maiatzean sortu zan ERABAKI plataformak 3 mila sinadura baino gehiago aurkeztu dauz. Orain erabagia udalbatzak hartu behar dau. Plataformako kidea dan Mikel Uriguenak euren eretxiaren barri emon deusku.

Osorik irakurri