Gaizka Garitano, Athleticeko entrenatzaile barria

 Gaizka Garitano Agirrek zuzenduko dau Athletic bihartik aurrera. Kluba zuzentzen dauen batzorde kudeatzaileak Eduardo Berizzo kargutik kentzea erabagi dau. Hamalau partidu zuzendu ditu Berizzok Athleticen Ligan eta bakarra irabazi dau, Leganesen aurkakoa lehen jardunaldian. Athletic jaisteko postuetan dago eta sailkapeneko zulotik urteteko erronkeari ekingo deutso Gaizka Garitanok. Eibar, Valladolid eta Deportivo taldeak zuzendu ebazan Garitanok, 2017-18 denboraldian Bilbao Athleticen ardurea hartu aurretik. Entrenatzaile aldaketea aztertu dogu Juan Carlos Latxagagaz Jokoan kirol tartean.

Osorik irakurri