Artaza Jauregia, oligarka handi baten eskuetatik EJren kontrolpera igarotakoa

Manuel Smith arkitektoak diseinautako Leioako Artatza jauregia 1918an eregi eben. Victor Chavarri, Trianoko Markesa, urte askotan, kutsu ingelesa dauen eraikin zoragarri hone jaubea izan zan. Jauregiak eta inguruak 30 hektareako azalerea daukie. Chavarrik Ezkerraldeko eta Meatzaldeko industria asko eukazan eta sasoi hareko oligarkarik ospetsuenetakoa zan. 1987an EJak Artatza Jauregia erosi eban eta gaur egun Leioako udalak hantxe kultur ekitaldiak egiteko baimena dauka. Iñaki Goiogana historialariagaz jauregiaren 100 urteko bizitzaz berba egin dogu.     

Osorik irakurri