Bilboko Mendi Film Festival-en barikutik aurrera 56 pelikula ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko abe. 5a, 18:00

Bilbokoa mundu mailan dagoeneko erreferente bihurtu da eta badirudi 11garren edizino hau kalidaderik altuena eukiko dauena izango dala. Abenduaren 7tik 16ra bitartean 56 pelikula ikusgai egongo dira eta 10.000 ikusleren kopurua gainditu gura dabe. Proiekzino batzutara joateko sarrerak amaitu dira dagoeneko. Edizino honetan Juanjo San Sebastian handiari sari berezi bat emongo deutse. Aitor Elduaien Mendi Film Festivaleko komunikazino arduraduna ta Juanra Madariaga mendizalea geurean euki doguz. 

Osorik irakurri