Emily James: "Bilboko Mujika eskolan espazio arazo handiak daukaguz"

Bilbon, Zazpi Kaleetan dagoan Mujika eskolea handitzeko aukerea dagoala uste dabe guraso eta irakasleek. Hezkuntza proiektua oso ona danez gero eta ikasle gehiago daukezala esan deusku gurasoen izenean Emily Jamesek. Guraso eta irakasleen artean proiektu bat ipini eben martxan eta ikusten danez, proiektu horrek arrakastea izan dau. Mujika eskolaren eraikinak ehun urte baino gehiago daukoz eta gabezia batzuk. Patioagaz kasurako arazo bi daukiez. Eskolea handitzeko aukerea dagoala uste dabe gurasoek (alboan hutsik dagoan lokal handi bat aprobetxauta) eta EJko hezkuntza sailagaz eta Bilboko Udalagaz be berbetan izan dirala esan deusku Emily James-ek, baina erakundeek ezer ezin dala egin esan deutse, jaubeak alkarte ezbardinak ei diralako.

Osorik irakurri