Roberto Moreno: "Kartzelak ez dau gizarteratzeko balio, GAKOA programak erasotzaile asko bergizarteratu dauz"

Eusko Jaurlaritza GAKOA programearen bitartez erasotzaileak bergizarteratzen ahalegintzen da. Programa honetatik azken 11 urteetan 1.065 gizon pasatu dira, Laura Luelmori gertatu jakona ikusita batzuk dinoe erasotzaileari gauza bardina egin beharko litxakiola. Eusko Jaurlaritzako justizia saileko ordezkaria dan Roberto Morenok dino gauza horreek hotzean pentsau behar dirala eta GAKOA programak bere frutuak emoten dauzela, hori bai, programa horretarako baliabide gehiago eskatu dauz.

Osorik irakurri