Jon Maia: "San Juan baleontziagaz enbarkazinoa hondoratu zan lekura nabegauko dogu"

Itsasontziaren erreplikea 2020an uretaratuko dabe. Albaola Faktorian, gabonetarako, familiei begirako egitarau oparoa prestau dabe. Euskal Itsas Kultur erakundera hurreratu gara eta hango komunikazino arduraduna dan Jon Maiak eregiten dabilzan San Juan itsasontziaren erreplikaz berba egin deusku. 2020an uretaratuko dabela iragarri deusku. Ontzi hau XVI. mendeko San Juan itsasontziaren erreplika bikaina izango da.

Osorik irakurri