Lekeition ginekologia zerbitzu hobea eskatzeko manifestazinora deitu dabe

Lekeitioko Potxuak Martxan alkartekoek salatu dabenez herrian Osakidetzak eskeintzen dauen ginekologia zerbitzua Gernika-Lumora bideratu gura dabe. Talde honetatik dinoe Lekeition emoten dan ginekologia zerbitzuan hainbat murrizketa egon dirala. Hau guztia salatzeko sinadurak batu dabez eta abenduaren 26an, datorren asteko eguaztenean manifestazino bat egingo da Lekeitioko kaleetan. Potxuak Martxan alkarteko kidea dan Maitane Larraurik azalpen guztiak emon deuskuz.

Osorik irakurri