Gabonetako zozketako bigarren eta hirugarren sariak emoteko daukaguz

Estatuko gabonetako loteriaren partizipazinoak 5 eurotan salgai ipini ditugu (loterian jokatzen dana, 4 euro dira). Partizipazinoen zenbakiak irratiko gabonetako zozketa berezian izan dira. Zozketa irratian egin dogu abenduaren 21ean, goizeko 9:45etan.Honek dira zenbaki sarituak:

 

1. Saria. Euskal produktuen otzar handia. Dastatuk emondakoa (500 euroko balioa)

ZENBAKI IRABAZLEA: 0596 (Muxikako Urrutxua tabernan saldutakoa) IRABAZLEA: Maria Jesus Mallea mendatarra.

Lehen erreserba: 3615

Bigarren erreserba: 1733

 

Bigarren eta hirugarren sariei jagokonez, Lekeitioko Mari Sol Lopezek biak eukazala adierazo arren, konfundidu egin zan. Beraz, ondiño sariak emoteko dagoz.

2. Saria.  Areatza bainuetxean, bi lagunendako gau bateko egotaldia, pentsino erdi eta zirkuitu termala.

ZENBAKI IRABAZLEA: 1589 (Morgako Katxi tabernan saldutakoa)

Lehen erreserba: 1242

Bigarren erreserba: 0225

 

3. Saria. Atxondoko Akebaso jatetxean, bi lagunendako bazkaria edo afaria.

ZENBAKI IRABAZLEA: 2537 (Gernikako Urriko Azken Astelehenea saldutakoa)

Lehen erreserba: 4332

Bigarren erreserba: 1899

 

SARIAK ERREKLAMETAKO EPEAK

Abenduak 21: Zozketa goizeko 9:45etan egingo dogu irratiko estudioetan eta Zorionagurrak irratsaioan emongo dogu horren barri. Zenbaki sarituaz aparte, erreserbako beste bi zenbaki atarako dira sari bakotxeko.

Abenduak 26: Lehen zenbaki sarituak agertzen ez badira, erreserbako lehen zenbakiekin erreklamatu ahal izango dira sariak.

Abenduak 29: Erreserbako lehen zenbakiak agertzen ez badira, abenduaren 30era arte, erreserbako bigarren zenbakiek izango dabe aukerea saria eskuratzeko.

OHARRA: Saria jasoteko derrigorrezkoa izango da zenbaki-papera ekartea. Hauxe da irratiko erredakzinoko telefono zenbakia: 944466800

Osorik irakurri