Jakoba Errekondo: "Gorostia landara dioikoa da, lora arrak eta lora emeak daukaz"

Mehatxupean jarraitzen dauen frutitu gorridun zuhaitz txiki honi buruz berba egin dogu Jakoba Errekondo paisajisteagaz. Gorostia gure mendi eta basoetan egoten dan zuhaitz txiki zoragarria da. Zuhaixka eder hau bizitza luzekoa da, 500 urtez bizi ahal dalako. Hosto berde gogorrak daukaz, arantzadun hosto disdiratsuak izaten dira eta orain neguan gorri-gorri dagozan fruitu txikiak be topau geinkez gorostietan. Gorostiak geure historian izandako eragina gure toponimian agertzen diran auzo eta abizenetan topau geinke: Gorostidi, Gorotitza, Gorostola...

Osorik irakurri