Bizkaiko kostaldean turismoak gora egin dau aurten

Bermeoko eta Lekeitioko alkateen berbetan herri bi honeetan turisten kopurua nabarmen hazi da. Idurre Bidegurenek azaldu deuskunez abuztuan Bermeon bisitari gitxiago egon da baina gainontzeko hilabeteetan igaz baino gehiago euki dabez. Koldo Goitiak aitatu deusku Lekeition be hazkundea igerri dabela, hori bai, teknologia barrien ondorioz turismo-bulegora gero ta jende gitxiago hurreratzen dala be. Herri bietan autokarabanen kopuruak gora egin dau eta alkate bien berbetan horri zelan erantzun asmatzeko 2019an neurriak hartuko dabez.    

Osorik irakurri