Irati Tobar: "Familia sahararragaz gengozala jakin dabenetik zelatau gaitue"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko urt. 2a, 00:00

Mendebaldeko Saharan egozan bi euskal ekintzaile kanporatu dabez. Marokok okupautako lurraldeetan, Mendebaldeko Saharan, giza eskubideak ez dagozala bermatuta esan dabe behin baino gehiagotan hainbat Gobernu Kanpoko Erakundek. Irati Tober eta Patricia Ibañezek egoera hori horrela dala konprobau dabe. Atzotik Patricia Ibañez eta Irati Tobar ekintzaleak Agadir-en dagoz. Eurak egozan El Aaiuneko etxetik kanporatzeko eta Mendebaldeko Saharatik atarateko polizia marokoarrek emon deutsiezan arrazoiez be itaundu deutsagu Irati Tobarri. 

Osorik irakurri