Droga adikzinoagaz konparetan dauz Igor Meltxorrek apustu-etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko urt. 4a, 00:00

Igor Meltxor Paskual idazle eta kazetaria "Eustelkeria" liburua aurkezten izan dogu gaur goizeko kontualdian. Azken 35 urteetako ustelkeria kasuak aztertu eta azaleratzen dauz liburuan. Osakidetza, Cabacas auzia, De Miguel kasua aipatu ditu. Azkenaldian hainbat arlotan kezka sortu dauan apustu-etxeak be berbagai izan dauz. Izan be, herriz herri dabil berak egindako ikerketetan oinarritutako euren atzean dagoana azaleratzen. Sasoi bateko droga adikzinoagaz egin dau konparaketa.

Osorik irakurri