Edorta Unamuno: "Usapal arruntaren eta enaren populazinoa %25 jaitsi da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko urt. 8a, 00:00

Urdaibai Bird Center-eko koordinatzaileak, Edorta Unamunok, esan deuskunez usapal arruntaren populazinoan emon dan galerea beste hegazti migratzaile batzuen artean be emoten dabil. Berbarako kurloi edo artatxorien populazinoa ia %50 jaitsi da eta askorentzat sinboloa dan enararen populazinoa %25 jaitsi da. Beherakada honeen arrazoiak zeintzuk diran azaldu deusku Unamunok. Gure kolaboratzailea dan ornitologoak ehiztariei egoera hau kontuan hartzeko eskatu deutse espezie horreen bila joan ez daitezan.    

Osorik irakurri