Bizkaiko eleizetan dohaintzak kreditu txartela edota sakelekoa erabilita

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko urt. 9a, 00:00

Hemendik aurrera Bizkaiko eleiza batzutan dohaintzak esku-diruz egiteagaz batera kreditu txartela edota telefono mobila erabilita egin ahalko dira. Helburu horregaz gailu elektronikoak jarri dabez Begoñako basilikan, Indautxuko Karmengo Amaren parrokian edota San Jose eleizan.  Ipar-Amerikako edo Europako eleiza batzutan oso ohikoa dana Bizkaiko tenpluetara be heldu da. Honetaz azalpen guztiak Bizkaiko Eleizbarrutiko gerentea dan Jose Mari Ziarrustak emon deuskuz. 

Osorik irakurri