Juantxo Agirre (Aranzadi): "Orain dozena bat milizianoren gorpuzkinak topetako lanean gabilz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Orain dala hilabete batzuk Zeanuriko mendi baten faxistek fusilau ebezan PCEko Facundo Perezagua Bataloiko 5 milizianoren gorpuzkinak agertu ziran. Aranzadi Institutoko kideen lanari esker, atzo bertan, Bilbon, Gogora Institutoan egindako ekitaldi publiko baten bitartez senitartekoei gorpuzkinak entregau eutsiezan. Milizianoak honeek ziran: Pedro García Gil, Pedro San Millán Beitia eta Isaías Rebollo Cardo, José María Alberdi Ruiz eta Valentín Fernández Soto. Aranzadi Institutoko ordezkaria dan Juantxo Agirregaz senitartekoen lekukotzez, memoria historikoaren garrantziaz eta legediez berba egin dogu. 2019an EAEn eta Nafarroan lurperatuta dagozan fusilautako milizianoen bila jarraituko dabela esan deusku. 

Osorik irakurri