SOS Amatxuk eutanasiaren legearen aldeko 160 mila sinadura batu dauz

Maribel Tellaetxeri altzeimerra diagnostikau eutsela 12 urte pasau dira, azkeneko urtean mogikortasuna eta ia gaitasun guztiak galdu dauz. Portugaletekoa dan Maribelek familiako kideei, kontzinetzia galdu orduko, heriotz duina eta eutanasia gura ebazala esan eutsen. Bere semea dan Davidek eta lagun dauen Agustinak esan deuskuenez bere borondatea bete nahian dabilz  baina oraingo legeak ez deutsen izten. Eutanasia espetxeagaz zigortzen dauen araua indarbakotzeko Madrilgo kongresuan, igaztik, lege barri bat tramitetan dabilz baina PPk eta Ciudadanosek blokeauta daukie. Egoera horri bueltea emoteko Maribelen senitartekoek 160 mila sinadura batu dabez eta ez dabe itxaropena galdu. 

Osorik irakurri