Oso indartsu, etxean

Leioak oso indartsu hasi dau urtea. Azken partidu biak irabazi ditu etxean. Gorka Garai erdilariak esan deuskunez, holantxe ekin nahi deutsi aurrerantzean be. Calahorrara osterea daukie. Arenas ez dabil hain ondo. Irabazi ezinik dabil, eta Aitor Ramos aurrelariak nabarmendu dauenez, garaipena behar dabe berehala. Izarraren kontra jokatuko dabe. Aritz Huete (Sestao) eta Julen Soraluze (Santurtzi) izan dira beste konbidadu biak Atetik saioan (Eguaztena, 14.30).

Osorik irakurri