Liderra dator Txurdinagara

Bilbo BSR denporaldi handia egiten dabil. Bigarren dago ligan azken 7 partiduak irabazita. Baina, Mideba Extremadura are hobeto dabil. Partidu guztiak irabazi ditu (9). Zapatuan alkarren aurka jokatuko dabe Txurdinagako kiroldegian. Esteban Nuñez entrenatzaileak esan dauenez, hutsik ez egitea izango da kontua. Lointek Gernika Bizkaiak Al Qazeres izango dau aurkari Malosten. Naiara Diez kapitanagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Andoni Larrabeiti (Gernika Rugby), Maddi Aalla (Zuazo) eta Iñigo Postigo (Metropolitano) izan dira beste konbidaduak.

Osorik irakurri