Xabi Aburruzaga: "Disko barrian Palestinagaz lotutako abestiak agertuko dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

2019ko Bilboko inauterietako Farolin izango dan Xabi Aburruzagaren bisitea euki dogu orain dala egun gitxi. Egunokaz disko barria grabetan dabil eta lan horren detaile batzuk aurreratu deuskuz "Lau Haizetara" saioan. Zezeilaren 28an Bilbon hasiko diran inauterietako pertsonaia baten papela beteko dau aurten Xabi Aburruzagak. Portugaleteko trikitilaria horretarako gogotsu be dagoala aitatu deusku. 

Osorik irakurri