BERDEAGO azokan, nobedade legez, parke eoliko bat egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Energia barriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, elikadura ekologikoa, Kilometro 0 kontzeptua, ekonomia soziala… Gai askoren inguruko erakusmahaiak, berbaldiak edota tailerrak izango dira BERDEAGOn. Azoka hau handitzen doa. Aurtengoa Durangoko Landakogunean izango dan azokaren 7garren edizinoa izango da. Zazpi urte honeetan 75 mila bisitari baino gehiago eta 450 enpresa jasangarri izan dira. Zezeilaren 1etik 3ra energia kontuei buruzko BERDEAGO Energy astegoiena izango da eta zezeilaren 9tik 10era bitartean BERDEAGO Nature izenekoa.

Osorik irakurri