Igor Elortza: "Lopategik Unairi ta bioi ordu asko eskaini euskuzan ta hori beti balorauko deutsat"

Jon Lopategi Lauzirika, 84 urtegaz hil zan atzo. Bertsolaritzearen munduan, maisu handia. Euskal Herriko Txapelketan Bizkaiak izan dauen azken txapelduna. Muxikarrak 1989ko finalean jantzi eban txapela. Hirurogeigarren hamarkadan Bizkaiko txapeldun be izan zan, lau biderrez. Halan da be ez da hori Lopategik izten deuskun ondare bakarra, gaur egun oltza gainean punta-puntako bersolariak diran batzuen maisu izan zalako. Horreetariko bat, Igor Elortza durangarra, geugaz berbaz euki dogu gaur goizean.  

Osorik irakurri