Minbizidun umeen familien aldeko 4 txokolatada erraldoi egingo dabez Bizkaian

Barikuan, hilaren 15ean, minbizidun umeen nazinoarteko egunean San Juan de Dios ospitalak estadu mailan deitu dauen txokolatada solidarioaren deialdiagaz bat egin dabe Bizkaiko hainbat hezkuntza zentrok. Mungiako Uztaiak haurreskolea, Urdulizeko Elortza ikastetxea eta Bilboko Intxixu ikastolagaz batera Markina-Xemeingo Berakruz ikastola be buru belarri sartuko dira ekimen honetan. Txokolatearen truke jasoko daben dirua minbizia daben umeen familiei emongo deutsie. Alazne Zenarruzabeitia Berakruz ikastolako gurasoen alkarteko kideagaz berbaz jardun dogu. 

Osorik irakurri