Derioko Gestamp-GTH enpresan 15 eguneko huelgea egiten dabilz

Hamabost eguneko huelgea hasi dabe Gestamp GTH-ko beharginek, ituna eskatzeko. Bizkaiko Parke Teknologikoan dauka egoitzea enpreseak, eta 150 langile daukaz. Autogintza sektoreko enpresea da, eta estanpazinoko trokelak beroan egiten dituan lantegi bakarra Gestamp taldearen barruan. Konpainiak beste zazpi enpresa daukaz Bizkaian. Antza Gestamp GTH-k une txarrean egoanean izenpetu eban aurreko ituna, konpainiako beste enpresa batzuetan baino lan baldintza eskasagoekin. Baina gaur egun enpresea ondo doanez, langileek itun hobeagoa eskatzen dabe. LABeko Endika Perezek datu guztiak emon deuskuz.

Osorik irakurri