Aurtengo Gernika Saria Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo historialariek jasoko dabe

Apirilaren 26an Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo historialariek jasoko dabe aurten Gernika Saria. Faxistek Gernika bonbardau ebeneko 82garren urteurrena izango da. Christos Stylianides Laguntza Humanitario eta Krisien Kudeaketarako Europako Batzordeko komisarioari be emongo deutse, giza eskubideen alde erakutsitako konpromisoagaitik. Sari honeek erabagiteko Gernikan komisino bat egoten da. Batzorde horretan dagoan Gernika-Lumoko alkatearen proposamenak urten dau aurrera eta alkarte batzuena ez da onartu. Gernika Batzordea, Lobak edota Gernika Garretan herri antzerkiaren izenean Ibon Meñikak euren eretxiaren barri emon deusku. Gernika Batzordeak, esaterako, Jonathan Powell Erresuma Batuko lehen ministroaren kabineteburu ohi eta diplomatikoa, David Harland Henri Dunant Suitzako fundazinoko zuzendaria, Brian Currin HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko presidentea eta Ram Manikkalingam NEB Nazinoarteko Egiaztatze Batzordeko presidentea proposatu dauz, “euskal gatazkearen konponketan egin daben lanagatik”.

Osorik irakurri