"Alga Artean"-ek algakaz sukaldatzeko produktuak eta errezetak eskeintzen dauz

Orain dala gitxi Durangon egon dan BERDEAGO azokan “Alga artean” enpresea ezagutu dogu. Algak hainbat formatotan ekoiztu eta saltzen dabezan Amaia eta Garazi, ama-alabak, osatzen dabe “Alga Artean” izeneko taldea eta egoitza nagusia Mañarian daukie. Algak kontserban, itsas espagettiak, alga hautsa, desidratautako algak etabar luzea erosi geinke eurengana hurreratuta. Hamaika alga motakaz lan egiten dabe eta algak Galiziatik eta Cadizetik ekarten dabez. Euskal kostaldeko algak ezin dabez erabili sukaldatzeko egokiak dirala bermatzeko kontrolik ez dagoalako geurean.  

Osorik irakurri