Sekulako ligea daroa Portugaletek

Portugalete ikaragarrizko ligea egiten dabil 3. mailan. Lehenengo dago ia dana irabazita. 60 puntu daukaz. Bigarrenari 10 puntuko aldea deutsi, eta hirugarrenari eta laugarrenari 17 eta 19. Ander Artabe Portuko jokalariak onartu dau denporaldia bikain doala, baina dino ezin dala loak hartu. Aitor Ramos (Arenas) eta Oier Meñika (San Pedro) izan dira beste konbidadu biak Atetik saioan.

Osorik irakurri