ZAPOREAKeko dozena bat boluntario Lesboseko jantoki barrian laguntzen dabilz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko ots. 15a, 00:00

Greziako Lesbos uhartean ZAPOREAK gobernuz kanpoko erakundeak asteon errefuxiaduei jaten emoteko jantoki barria zabaldu dau. Jantokia Moria izeneko errefuxiaduen kanpalekuaren ondoan dago. Kanpaleku horrek 3 mila lagunentzako lekua dauka baina gaur egun 10 mila pertsonak beteten dabe. ZAPOREAK alkartekoek lehen egunean 1.300 otordu emon ebezan. Euskal alkarte solidario honek prestautako menua, honakoa: barazki menestrea, oilaskoa saltsagaz eta frutea. Oraitz Garciak boluntarioen lanaren garrantziaz eta proiektuaz berba egin deusku. 

Osorik irakurri