Estibaliz Apellaniz: "Erabagiak hartzerako orduan ez dekogu askatasun bardina"

Emakumeek erabagi batzuk hartzerako sasoian gizonek baino askatasun gitxiago dabela uste dau geologian doktorea dan EHUko irakasleak. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, erakunde historiko honek, “Emakumeak Bizkaian: Argi-itzalak” izeneko jardunaldiak eratu dauz.
Bizkaiko Batzar Nagusiek babesten dabezan jardunaldietan andrazkoek gaur egun Bizkaiko gizartean daukien rol-az eztabaidatzen eta hausnartzen dabilz. Zezeilaren 5ean emakumeak eta zientzia batzen dauzen jardunaldia izan zan, zezeilaren 12an emakumeak eta XXI. mendeko gizartea lotzen dauzena. Bihar ekintzailetzan eta lidegotzan emakumeek daukien papera aztertuko dabe eta zezeilaren 26an andrazkoek politikan daben garrantzia. Jardunaldi horeetan hizlari aritu dan Estibaliz Apellanizek datu batzuk emon deuskuz, esaterako andrek EHUko zientzia eta teknologia fakultadera heltzen diran tesien %50 baino gehiago aurkezten dabela. Hori bai, gero irakasleen artean %27 baino ez dira emakumeak.  

 

Osorik irakurri