Aitzol Lasa: "Hezkuntzan, azkenaldion, frankizien eredua jarri deuskue"

NUPeko ikertzailea dan Aitzol Lasak azaldu deuskunez PISAren benetako beharraz hausnartu beharko litzateke, horren atzean dagoan guztiaz hain zuzen be. Hezkuntzan dagozan arazoei aurre egiteko (eskola porrota, bullyinga...) kanpotik etorritako proposamenak (KIVA plana...) erabilten ei doguz baina zergaitik ez gara gu geu proposamen horreek sortzeko gai? Hezkuntzaren alorrean finlandiarren eredua behin baino gehiagotan aitatzen dogu, baina Euskal Herriko hezkuntza sistemak eta Finlandiakoak ze nolako antza daukie ta zertan dira ezbardinak? Aitzol Lasa, Nafarroako Unibersidade Publikoko irakaslea da eta liburu baten sistema biak alderatu dauz. Liburuari “Zirkulu polarraren kuadratura” izena ipini deutso. Lasa matematikaria da baita hezkuntzaren esparrua murgilduta dabilen ikerlaria be.

Osorik irakurri