Iñaki Carro: "Soldadutzea ez zan ejerzitoa hornitzeko, gazteak hezitzeko modu maltzur bat zan"

Soldadutzearen aurka insumisinoaren mogimendua hasi zala 30 urte bete dira gaur. Iñaki Carro sestaorrak derrigorrezko zerbitzu militarrari uko egitagaitik 6 hilabete emon ebazan Basauriko eta Langraitzeko kartzeletan.1989ko zezeilaren 20an, orain 30 urte, espainiar estaduko hainbat gobernu militarren aurrean, 57 gazte aurkeztu ziran derrigorrezko zerbitzu militarrari ezetz esateko. Iñaki Carro Kakitzat koordinakundeko militanteak gogoratu deusku orduan bizi izandako urduritasuna. Iraganeko kontua emoten dauen arren gogoratu Frantzian Emmanuel Macronek soldadutzea berreskuratu gura dauela. Gai honetaz luze eta zabal berbaz jardun dogu Iñaki Carrogaz.

Osorik irakurri