Euskal gidariek igaz 150 mila puntu baino gehiago galdu ebezan

Euskadin azken urtean, trafiko arauren bat urratzeagaitik, kotxe gidariek 150 mila puntu galdu ebezan. EAEn milioi bat eta 200 mila gidari inguru dagoz erroldauta eta horreen ia erdia Bizkaian bizi da. Puntu guztiak galdu dabezanek, puntuak berreskuratzeko, auto-eskolara itzuli behar dabe bergizarteratze moduko ikastaro bat egitera. Igaz ikastaro honeetatik Euskadiko 2 mila gidari inguru pasau ziran. Ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoan 14 autoeskolatan baino ez dabe eskeintzen. Autoescuela Gernika autoeskolea horreetariko bat da eta hango irakasleetariko bat Idoia Aransolo Agirre dogu.

Osorik irakurri