Eusko Jaurlaritzak otsoa arriskuan dagozan espezieen zerrendan sartuko dau

Eusko Jaurlaritzak otsoa mehatxatutako espezieen zerrendan sartu gura dau eta horretarako prozedimendua hasiko dau laster. Erabagi honek aldeko eta kontrako eretxiak eragin dauz eta biak batzen ahalegindu gara. Alde batetik ENBA sindikatuko kidea dan Xabier Iraolak esan deusku neurri hori artaldeentzat eta artzainentzat kaltegarria izango dala. Beste alde batetik Euskadiko Otsoaren Taldeko kidea dan Yolanda Areitiok azaldu deuskunez otsoa babesteko neurri gehiago behar dira.  

Osorik irakurri